Hernaniko eta Astigarragako hiru talde nagusiek berdindu egin dituzte asteburuko partiduak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 02:00

Larunbatean Hernaniko Oho­rez­ko mailako gazteek jokatu zuten, eta gainontzeko partiduak ostiralean eta igandean izan ziren. Ostiralean, Mun­darroko Preferen­teak jokatu zuen, eta igandean Her­na­niko preferenteak. Eta Nes­ken Eus­kal Ligako partidua ere, igan­dean izan zen.  

Ohorezko mailakoek, Mu­tri­­kun jokatu zuten, arratsaldeko 18:00etan. 3 eta 3ko enpatearekin itzuli ziren etxera hernaniar gazteak. 

Hernaniko preferenteek, Ho­ndarribi garaitu zuten, 3 eta 2ko emaitzarekin. Partidua etxean izan zen, eta gustura jokatu zuten Hernaniko gazteek.

Asteburuan, hiru partidu berdindu  eta bat irabazi dira.

Hernaniko neskek ez zuten golik lortu. Hala ere, defentsan ederki aritu ziren. Hori dela eta, Elorriok ere, ez zuen golik lortu. Beraz, igandean jokatu zuten partidua 0 eta 0ko emaitza gazi-gozoarekin amaitu zen.

Mundarroko preferenteak, enpatea

Astigarragako preferenteak Li­ga­ko 3. jardunaldia ostiralean jokatu zuen, Urnietaren aurka. Partidua hasi bezain laster, astigartarrak zian ziren partiduaren jaun eta jabe. Iñurrik, area ertzean jaurtitzeko aukera izan zuen, eta lehenengo gola Mundarrok lortu zuen. Hala ere, partiduko lehenengo zatiaren azken minutuetan, urnietarrek gola sartu eta enpatearekin amaitu zuten lehenengo zatia. 

Bigarren zatian Mundarrok, gola sartzeko presa zuen, eta ondorioz, ez zuten lortu partidua beraien kontrolpean egotea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!