Atsegindegiko estalpea berritzeko obrak, martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 30a, 02:00

ASTE honetan hasiko dira Atsegindegiko obrekin. Estal­kia jarriko dute alboetan, eta babes espazioak (materialarentzako biltokiak eta publikoarentzako harmailak) sortuko direla aipatu du Udalak. 

Proiektu honen helburua, espazio argiago bat izatea da, eta noski akustika hobetzea.

Gaur egun dagoen plazak, 1.200 metro karratu inguru babesten dituela adierazi du Udalak, «jatorrizko egitura mantenduko da, baina materiala aldatuko dugu».


Egingo diren aldaketak

Plazaren espazio estaliaz gain, estalkitik kanpo gelditzen den gunean dauden altzari ubanoak ere, berrantolatu egingo dira, eremu hori, herritarren elkargune izateko asmotan.  

Tramo zentralean, polikarbonatozko geruza bat jarriko da, argia pasatzeko nolabait, eta akustika hobetzeko beste obra batzuk egingo dira. 

Argiztapena ere kontutan izango dute, eta energetikoki eraginkorragoak diren LED sistema erabiliko da

Argiztapena ere kontutan izango dutela aipatu dute, eta energetikoki eraginkorragoak diren LED sistema jarriko dute martxan. 

Prozesu honi, aste honetan emango zaio hasiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!