LARUNBATEAN Zumarragako Zelai Arizti Aretoa bertsozalez bete zen, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final zortzirena ikusteko gogoz zegoen jendea.
Parte hartzaileak
Sei izan ziren, atzo txapelketan parte hartu zutenak, hala nola, Eli Pagola, Iker Ormazabal, Iñigo Izagirre, Mikel Tapia, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabal.
Bertsolari hernaniarrak ez zituzten nahikoa puntu lortu. Eli bosgarren postuan gelditu zen eta Ormazabal, azkenekoan
Puntu gehien lortu zituena Unai Mendizabal izan zen, 449,5 puntu lortuz hain zuzen. Hori dela eta, Urriaren 19an, Andoainen izango da final laurdenean.
Atzoko puntuazioak
Hernaniko gazteak, sailkapenean nahiko atzean geratu dira. Honela izan dira puntuazioak; Nerea Elustondok 439,5, Iñigo Izagirrek 419, Mikel Tapiak 417, Eli Pagolak 416 eta Iker Ormazabalek 378.
Atzo ere, Txapelketako final zortzirenak egin ziren Elgoibarren eta haien artean zen Eñaut Martikorena, hirugarren geldituz, 437 punturekin .