Atzo Astigarragak sagar zaporea zuen, bertan ospatu zelako, Sagardoaren Jaia. Goizean goiz, dianarekin hasi zen eguna, eta beste hainbat ekitaldi antolatu ziren, hala nola, Sagarraren azoka, muztioaren elaborazioa, herri bazkaria... Goizeko giro paregabeaz gain, arratsaldean ere, festak jarraitu zuen, 16:30etan, aizkolari gazteen txapelketa egon zen frontoiean, eta egunarekin amaitzeko, 17:15etan, afizionatuen pelota partiduak jokatu ziren.
Sagardo eguna zela eta, Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoieko garailea ere iragarri zuten, eta Petritegi sagardotegia izan zen lehenengo postua lortu zuena, bigarren postuan Astigarragako Lizeaga gelditu zen.