Argazki Digitalen Rallya, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 29a, 02:00

Gaur izango da argazkiak ateratzeko eguna. Goizeko 9:00e­tatik 10:00etara, parte hartzeaileak Udaletxeko ar­ku­­­pe txikira joango dira, ize­na ematera eta bertan, kontrolerako argazki bat eta au­to­­rretratu bat egin beharko dute. 

Izena emateak 10 euro balio ditu. Eta 14 urtetik beherakoak dohain hartuko dute parte. Prezioaren baitan dago, Rio­jan  hamaiketakoa.


Baldintzak 

Gaur, eguerdiko 14:00etan amaituko da lehiaketa. Anto­la­tzaileek adierazi dute, urri­a­ren 2a baino lehen bidali behar direla argazkiak hernani.rally@gmail.com helbidera. 

Hernanin zehar izango dira argazkiak, goizeko 9:00­etatik, eguerdiko  14:00e­ta­ra bi­tar­tean. Helduen mailan, lau sari banatuko dituzte, eta txikienean hiru. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!