Aurtengo lehen derbia da gaurkoa, Ampo Ordizia eta Hernanirena, hain zuzen. Hernanik etxetik kanpo jokatu beharko du, Altamira zelaian, eguerdiko 12:00etan.
Hernani, puntu bakarrarekin doa gaurko derbira, eta Ordizi, seirekin. Beraz Hernanirentzat ez da partidu xamurra izango Altamirakoa. Hala ere, hernaniarrak saiatuko dira, eta hori izango da helburu nagusia.
Taldeak izan dituen bajen ondorioz, askorentzat hau izango da beraien lehen derbia, horregatik gogoz daude Hernaniko mutil gazteak.
Taldeko jokalarien bajak direla eta, aurtengo denboraldia zailagoa izango da, baina argi dute Hernaniko mutil errugbilariek, dena emango dutela, gaur Altamiran.