Atzo txikiak nagusi Lizeagan, gaur helduak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 29a, 02:00

Atzo Lizeaga auzoko txiki­enek hartu zuten festen leku­koa, eta goizetik egue­rdira beraiek izan ziren protago­nistak, joko­ekin, buru haund­iekin...

Gaur ordea, helduak izango dira nagusi, goizean, 10:30ak aldera, adinekoei omenaldia egingo zaie, Sandiusterrin. Jarraian, tortilla lehiaketan parte hartzeko, tortillak ema­teko azken momentua izango da. Eguerdi partean, sagardo dastaketarekin batera, trikiti­lariek Lizeaga auzoa dantzan jarriko dute. Toka eta Bote Txapelketak ez dira faltako, 12:30ak aldera antolatu dira. 

Festak giro ezin hobean amai­tzeko, arratsaldeko 16:00­e­­tan Mus Txapelketa antolatu da Lizeaga tabernan eta 20:00­e­tan, jaiei bukaera eder bat eman­go zaie.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!