KULTURA ezbedinetako platerak dastatzeko eguna da gaurkoa, jaialdi gastronomikoa antolatu baita, Atsegindegin.
Amherren 15. urteurrena ospatzeaz gain, aurreko edizioen moduan, hainbat herrialdetako jaki eta edariak dastatzeko aukera izango dute herritarrek, gutxi gora behera 20 herrialdetako jaki eta edariak, hain zuzen ere.
Txikientzat ere ekintzak
Santa Barbara elkartean, 9 urtetik 11 urte bitarteko gazteentzat sukaldaritza tailerra egingo da. Hego amerika eta ertamerikan erabiltzen diren osagaiekin.