Sagar zaporedun eguna gaurkoa, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 29a, 02:00

Egun handia da gaurkoa astigar­tarrentzat eta inguru­koen­tzat. Gaur baita Saga­rraren Jaia, Astiga­rragako Fo­ru Pla­zan. 


Gaurko sagar eguna

Goizean goizetik hasiko da festa, 9:30etan hain zuzen. Txirrisklako txistularien dia­na­­rekin Sagarraren jaia hasi dela iragarriko dute, eta asti­gar­tarrak esnatuko dituzte.  Jarraian, XII. Sagar Uzta Arga­zki Rally Digitalean izen­ema­tea egongo da, pla­zan. 11:00ak aldera, sagarra­ren azoka anto­latu da, bertan hainbat produktu  eta zerbitzu daude aukeran, hala nola, sagar mermelada tailerra, saga­rra­ren erakusketa, dasta­ke­ta eta salmenta, sagardo eta muztio dastaketa, eta beste hainbat aukera. Azoka dagoen bitar­tean, muztioaren elabo­ra­zioa ere egongo da. 

Eguerdian, sagar dantza le­hi­­a­ketarekin astigartarrak mugimenduan jarriko dira, ondo­ren topa herrikoia eta ama­i­tzean herri bazkaria. 

Arratsaldean, Euskal He­rri­­­ko aizkolari Txapelketa eta afizionatuen pe­lo­ta partiduaz go­zatzeko aukera aparta. 


GAUR, IGANDEA

Sagarraren Jaia, Foru Plazan

09:30, Txirrisklako txistularien diana.

10:30-12:00, XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea, plazan.

11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagar mermelada tailerra; sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo eta muztio dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta; eta trikitilariak herrian zehar.

11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea, eta zanpatzea, bertaratutako familien laguntzarekin.

12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.

13:00, Txalaparta, eta 2019 uztako lehen muztioaren topa herrikoia. Julen Lizeagari aipamen berezia

14:30, Herri bazkaria.

16:30, Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa.

17:15, Afizionatuen pelota partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!