Mugarriekin, muga zehazten zuten harriekin jakiten zuen garai batean herritarrak, noraino iristen ziren zegozkion lurrak. Hernaniko mugarriak ezagutzeko bisita antolatzen dute urtero Udalak eta Mendiriz Mendik, eta gaur egingo dira bi bisita. Helduen ibilaldia 08:00etan abiatuko da Plazatik, Idoia Urdaburutik Ugaldetxora egiteko; umeena 09:00etan Atsegindegitik, Errekaldetik Mandazubira egiteko.