Bertsolari Txapelketako bi saio, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 02:00

GIPUZKOAKO Bertsolari Txa­pelketako final-zortzi­renak jokatuko dira gaur Zu­ma­rraga-Urretxuko Zelai Aris­ti Aretoan, 17:00­etan. Bi­har­ko­ saioak aldiz, Elgoibarko He­rri Antzokian izango du hi­tzordua ordu berean. 

Saio bakoitzean sei ber­tsolari igoko dira oholtza gai­nera eta horietatik lau Bertso Eskolan ibilitakoak izango dira.  

Eli Pagola Apezetxea eta Iker Ormazabal Ojeda arituko dira gaur Zumarraga-Urre­txuko Zelai Aristi Aretoan, eta bihar Eñaut Martikorena Lizaso eta Unai Gaztelumendi Arandia, Elgoibarreko Herri Antzokiko saioan. 

Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara eta gai­nontzeko bertsolariek pun­tuazioaren arabera izango du­te sailkapen horretan leku bat egi­teko aukera.

Horretarako egin be­ha­rre­ko lanak banaka eta bina­ka izango dira, zortziko han­dian zein zortziko txikian, eta kar­tzelako bertso bat ere izango da.


Azken sarrerak oraindik ere salgai

Saioetara joan nahi izanez gero sarrerak oraindik ere salgai daude webgune honetan:  www.bertsosarrerak.eus. Eta aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere erosteko au­kera izango da gaur eta bihar, arratsaldeko 16:00­etatik au­rrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!