Aristofánesen La Paz komediaren moldaketa bat dakar gaur Ezezagunok Antzerki Elkarteak. Obra antzerkigile hauen seigarren muntaia izango da eta Biterin izango da iluntzeko 20:00etan. Sarrerak ere Biterin bertan daude salgai, hiru euroan.
Bestalde, Kaxko Elkarteak helduentzako antolatutako Musikaterapia tailerrerako izen-emate zerrendak jarri dira Jaione Kongelatuetan eta Goiz Eguzkin. Izen-emate epea urriaren 6an amaituko da, eta tailerraren ordutegia astearteetan 11:30etatik 13:00etara izango da. Tailerra noiz hasiko den zehazteko dago oraindik, hortaz data jakitean izena ematen dutenenei jakinaraziko zaie.