Ligako hirugarren partidua jokatuko dute asteburu honetan, mutilen Gipuzkoako 1go mailako taldeek. Eta etxean ariko dira bailarako biak; bai Hernani eta bai Mundarro.
Aurreneko bietan garaipenna lortuta, hirugarrena ere eskuratzeko asmoz jokatuko dute hernaniarrek, gaur bertan. Arratsaldeko 18:00etan daukate hitzordua, kiroldegian, Donostiako Internacional taldearen kontra.
Mundarrok, berriz, aurreneko garaipena bilatuko du bihar goizean, 11:15etan, kiroldegian. Oraindik irabazi ez duen beste talde bat izango dute aurrean, Bosteko Irauli; eta beraz, aukera ona dute astigartarrek, garaipenen bidea hartzeko.
Mundarroko neskek, datorren astean aurrenekoa
Mundarroko nesken taldeak, berriz, datorren ostiralean hasiko du denboraldia, Gipuzkoako bigarren mailan. Etxean ariko dira, 20:30etan Astigarragako kiroldegian, Bergara Soraluze taldearen kontra.