Denontzat hiru ordezkarirekin, Tahoe Lakuko Mundialean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 02:00

Denontzat Kirol Elkarteko Ismael Mateo, Lucio Roman eta Izas­kun Cantabella Estatu Ba­tuetako Tahoe lakuan dira jadanik bihar jokatuko den Spartan Race oztopo lasterketako Munduko Txapel­ketan parte hartzeko. Oso euskaldun gutxik hartu dute parte lasterketa honetan eta aurten lorturiko emaitza onak animatu dituzte. Gainera, Izaskun Cantabella Munduko Txapelketan aritzen den  aurreneko emakume gipuzkoarra izango da. «Entrena­mendu fisiko eta mentala lantzen hilabete asko pasa ditugu, probak prestatzen kontzentratuta aritzeko», dio Izaskun Cantabellak. Udara osoa pasa dute lanean Mun­duko Txapelketa honetara iristeko, baina lortu dute. 

Lucio Roman ere ados dago Mateorekin. «Munduko Txa­pel­keta da urte gogor eta bizi bati bukaera borobila jartzeko modua. Merezi du, behinik behin, leku ikusgarriak ezagutzeko, eta maila ezin hobea daukaten korrikalariekin ari­tzeko aukera izateko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!