Gipuzkoako Txapelketako bost partidu jokatuko dituzte asteburu honetan, Urumea bailarako esku pelotariek; eta etxean izango dira, horietatik lau.
Hernanin, gaur 15:30etan hasiko da jaialdia, kiroldegian. Jara eta Etxarri kadeteek jokatuko dute aurrena, Ilunperen kontra; Oiartzabal, Mujika eta Insausti II jubenilek ondoren, Lapkeren kontra; eta Salaberria eta Insausti nagusiak azkenik, Tolosaren kontra.
Astigartarren artean, berriz, Ekain eta Eñaut Lizeaga jubenilek soilik jokatuko dute Txomiñenen; bihar 11:00etan, Lapkeren kontra. Aner Urdangarin eta Asier Saralegi kadeteak, Añorgaren kontra ariko dira gaur, 10:30etan Añorgan.