Euskal Ligako neskek bihar aurreneko garaipena lortu nahi dute, 16:30etan, Elorrioren aurka. Orain arte berdinketa bat eta galdutako bat dute eta Elorriok baino bi puntu gutxiago dituzte.
Erregional Ohorezko Mailako mutilek Mutrikuko San Migel zelaian jokatuko dute gaur, 18:00etatik aurrera. Hernanik garaipena eta porrota erdietsi ditu, lehenengo bi jardunaldietan, eta mutrikuarrek, berriz, bi partiduak irabazi dituzte.
Mundarroko Erregional Preferenteek, berriz, atzo jokatu zuten, Urnietan. Arratsaldeko 18:30etan zen hastekoa, moreen partidua.