Boleibol "maratoia" izango da gaur, Hernaniko kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 02:00

Sekulako boleibol jaialdia bi­ziko du gaur, Hernaniko kiroldegiak. Euskadiko Boleibol Ko­pa antolatu dute, eta goizeko 09:30etatik iluntzeko 20:00eta­ra, atsedenik gabe, 32 partidu jokatuko dira. «Boleibol ma­ra­toia izango da, kiroldegian azkeneko urteotan jokatu den txapelketarik haundiena», na­barmendu dute Hernaniko Bo­leibol Taldetik. 

Mutil seniorrek hartuko du­te parte txapelketan, hernaniarren artean: «talde be­rri­a izanik, ikasi eta esperientzia hartzea izango da helburua».


Euskal Herriko jokalari onenak ikusteko aukera

Mutilen kasuan, 12 partidu jo­katuko dira, eta zortzi taldek hartuko dute parte: Galdakao, Udaparen bi talde, Bera Bera­ren beste bi talde, Sestao eta Navarboley, Hernanirekin ba­tera. Final laurdenetan ekingo diote, eta Navarboley talde nafarraren kontra jokatuko dute hernaniarrek, 10:30etan. «Ez da partidu erraza izango, baina ziur daukaten guztia utziko dutela kantxan. Garran­tzitsua da ondo hastea». Gal­duz gero, 12:30etan izango du­te bigarrena; baina irabazita, aldiz, 13:30etan semifinala. Arra­tsaldeko 17:30etan jokatuko da, mutilen finala.

Nesketan, berriz, 20 partidu jokatuko dituzte, 12 taldek eman baitute izena. Final zor­tzi­renetan ekingo diote Mari­e­rrota Lekeitio, Fortuna B, For­tuna A, Jatorria, Sestao, Gal­da­kao B, Aranbizkarra eta Na­var­boley taldeek, 09:30etan hasita; eta final laurdenetan sartu­ko dira Udapa, Haro, Logroño eta Galdakao A, 11:30etan. Ha­ien kasuan, 14:30etan jokatuko dira semifinalak, eta arratsal­deko 18:30etan.

«Nesken txapelketak maila haundia izango du. Talde in­dartsuek eman dute izena; eta denen gainetik dago Sestao, zilarrezko ligako taldea, baina ezin ditugu ahaztu, Errioxako taldeak eta Navarboley. Muti­len artean, berriz, Bera Bera eta Galdakao dira faborito».

Aldi berean hiru partidu, lehenengo pistan

Kiroldegiko lehenengo pistan jokatuko dira partidu gehienak, eta aldi berean, hiru partidu izango dira ikusgai, uneoro. Bigarren pistan ere jokatuko dira hiru partidu, mutilenak, 09:30etatik 12:30etara.

«Ia egun osoan zehar, partidu bikainak ikusteko aukera izango dugu, eta kiroldegira animatu nahi ditugu hernaniar guztiak, ikuskizun ederraz goza dezaten haien seme-alabekin. Ziur gaude, afizioa sor­tze­ko aukera ezin hobea dela».

Sarrera doakoa da. Errifak salduko dituzte, urdaiazpiko baten zozketarako, taldearen­tzat dirua biltzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!