Hasi dituzte obrak, udaletxean igogailua jartzeko, bertako bulegoetara, Batzar Aretora eta ganbarara irisgarritasuna bermatzeko, «orain arteko zailtasunak saihesteko». Biok Pro eta eraikuntzak SL enpresak eginen ditu lanak, eta bi hilabete eta erdi irautea aurreikusi dute. Bitartean, aldaketak izanen dira udal bulegoetan, baina normaltasunez eskainiko dira zerbitzuak.
Guztira, 90.221,58 euroko kostua izanen du igogailua jartzeak, baina 66.343,31 euroko dirulaguntza jaso du Goizuetako Udalak; %75ekoa.
Martxan dira, baita ere, eskolako kaldera gela berritzeko lanak, eta urrian bukatzea espero dute. Bitartean, ez dute ur berorik izanen, eskolan.