Bianditzeko igoera luzetik, Eskasera bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 02:00

Bihar egingo dute, Zikuñako Ama taldeko zikloturistek, den­boraldiko 27garren irteera. Ez dute ibilbide luzeena izango biharkoa, baina ezta errazena ere. Eskasera joango dira, Arti­kutzako atarira, eta 46 kilometroko ibilbidea osatuko dute, guztira. Bai­na bertara iristeko, Bian­ditze­ko igoera luzea egin beharko dute, aurrena: Oiar­tzungo Altzibar auzotik hasita, ia 12 kilometro dira.

Aurrekoetan bezala, goizeko 08:30etan elkartuko dira, Zin­ko­enean. Baina azkeneko irteera izango da, ordutegi horrekin. Datorren astetik aurrera, ordu erdi beranduago abiatuko dira, goizeko 09:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!