Eskolako garbiketa zerbitzuan, kontratazio epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 02:00

Prozedura irekia abiatu du Goizuetako Udalak, Xalto eskolako garbiketa zerbitzuaren kon­tratatzioa gauzatzeko. Urtebe­te­rako kontratua da, eta beste hi­ru urtez luzagarria izanen da.

Lanpostu horretan interesa dutenek, etzi arte daukate epea, beharrezko dokumentazioa aur­kezteko, Goizuetako udaletxeko erregistroan. Baldintza tekniko guztiak eskuragarri daude, uda­letxeko idazkaritzan, Udalaren web orrian:  www.goizueta.eus.

Zerbitzuaren kontratuaren barne sartzen da, eskolako gela eta lokalen garbiketa: lurrak, sabaiak eta hormak, komunak eta dutxak, espaloiak, patioa eta kirol instalazioak, hondakin eta zaborrak, mahaiak eta aulkiak, eta eskolako jangela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!