Ligako bigarrena hiru taldek, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 02:00

Martxan da Gipuzkoako txapelketa, Hernaniko eta Munda­rroko zenbait es­kubaloi talderentzat. Aurreko astean ekin zioten ligari, bi herrietako nes­ka zein mutil jubenilek, eta ka­dete mailakoek.

Eta asteburu honetan, ho­ri­e­tako hiruk jokatuko dute. Etxe­an ariko dira hiruak, gainera, denboraldi honetan aurreneko aldiz. Gaur daukate partidua, Mundarroko neska jubenilek: Ordiziaren kontra jokatuko du­te, arratsaldeko 17:00etan ha­si­ta, kiroldegian.

Hernaniko mutil kadete eta jubenilek, berriz, bihar daukate hitzordua, kiroldegian. Egia­ren kontra ariko dira jubenilak, aurrena, 10:15etan; eta Zarautz izango dute aurrean kadeteek, ondoren, 12:00etan.


Hernaniko lau taldek, lagunartekoa gaur Egian

Hernaniko beste lau taldek, be­rriz, lagunarteko partiduak jo­katuko dituzte gaur, denboraldia prestatzen jarraitzeko. Guz­tiak ariko dira Egian, bertako taldearen kontra: mutil infantilen bi taldeak 09:30etan eta 10:30etan; neska infantilen tal­dea 11:30etan; eta neska kadeteak 12:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!