«Ordiziaren aurkako derbia Altamiran ez da gure Liga»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 02:00

Getxok eta Gernikak maila gal­du eta gero Ohorezko Mai­lan jokatzen den euskal derbi ba­karra Ampo Ordizia eta Hernaniren artekoa da eta aurten bien arteko lehenengoa bihar jokatuko da, Ordi­ziako Altamira zelaian, 12:00­etatik aurrera. Beraz, azken ur­teetan jokatuko den derbirik goiztiarrena da.

Bi taldeek helburu desberdinak dituzte eta orain arte jo­ka­tutako bi jardunaldietan emaitza desberdinak lortu di­tuzte. Hernanik bi partidu­ak gal­du ditu (Ciencias eta Com­plu­tense Cisneros), eta Ampo Or­­diziak estreinakoa irabazi  (Burgos) eta aurreko aste­bu­ru­an Alco­ben­­dasen galdu egin zu­en. 

Honela, Hernani puntu ba­karrarekin iritsiko da derbira eta Ordizia seirekin. Goierri­tarrak dira faborito eta gehiago etxean jokatuta. Hernanik zaila izango du Altamiran punturen bat lortzea. 

Hala ere, hernaniarrak saia­tuko dira eta hori izango da helburu nagusia bere en­tre­natzaile Polidorik esan bezala. «Puntua lortzea ederra izango litzateke guretzat. Or­diziak pasa den urteko talde berdina du hiru-lau jokalari berrirekin. Blokea egina du eta oso talde indar­tsua da. Jokatu dituen bi partiduak ikusi ditut eta oso ongi dau­de». 

Polidorik ordiziarrak ongi ikusten ditu postu guztietan eta jokalariak sasoiko daudela dio. «Beraien zutabea sendo dago. Unai Lasa lehenengo lerroan, bosta, Oier Goia hirugarren lerroan indartsu eta forma ezin hobean iritsi da Liga hasierara, bederatzia eta hamarra, bi argentinarrak, jokalari ausartak eta oso onak dira...».

«Gazteek aurrera pausoa eman behar dute ­eta irakasle lanetan nabil»

Nahiz eta oraindik irailean egon derbiak beti dira be­reziak eta oraingoa ere horrela izango dela pentsatzen du en­trenatzaile hernaniarrak. «Jokalarientzako eta taldearentzako beti da berezia Or­di­ziaren aurka lehiatzea». 

Gai­ne­ra taldeak izan dituen aldaketen ondorioz askorentzat lehenengo derbia izango da Ohorezko Mailan. «Erdi­a­ren­­tzako baino gehiago. Horrek urduritasuna sor­tzen die, antsietate pixka bat, baita gogo haundiak ere. Baina nik mezua helarazi nahi diet ezin dugula pentsatu hau denik gure partidua. Ordizia beste maila batean dago eta ezin duguna da jokalariak galdu kolpatuta. Ez dugu helburu berdinengatik borrokatzen. Nik uste pasa den urtekoa gutxienez errepikatzeko taldea badutela. Lehen­dabiziko lau postuetan geratzeko bo­rro­kan ibiliko dira».

«Blokea mantendu du Ordiziak eta lau jokalari berri dituzte. Lau talde hoberenen artean egoteko taldea du»

Polidori jakitun da aurtengo denboraldia oraindik ere zailagoa izango dela taldeak dituen bajen ondorioz. «Aur­ten horrek erronka haundi­tzen du, bi metro eta 125 kilo ditu aurrean dugun gainditu beharreko helburuak. Aurreko urteetan taldeak jokatzeko era bat zuen eta denek ezagutzen zuten. Entrenamen­du­e­tan lan taktikoa egin behar zen bakarrik jokomoldea ezaguna zelako. Orain berriz irakasle lanetan, erakusle lanetan gehiago aritu behar dut».

Azken partiduan bajak gehitu ziren; Etxeberria min har­tuta egon zen eta Ordizian  ere ez da egongo. Jon Otxo­to­rena bueltako da baina «orain­dik ez dago fisikoki ongi». 

Gazteek aurrera pauso bat eman behar dutela pentsa­tzen du Polidorik, eta erronka polit baten aurrean dagoela taldea. «Urtean zehar nola hazten joango den ikusiko da», nabarmendu du. Maila ho­netan talde txikirik ez dago, eta beharrezkoa izango da, mailari eutsi nahi bazaio. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!