Dirulaguntzak eskatzeko epea

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 02:00

Ikasturteko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea etzi, astelehenean bukatuko da: euskera ikasteko laguntzak, aisialdiko begirale eta zuzendari titulua euskeraz ateratzeko laguntzak, Udako unibertsitateko euskerazko eskoletarako laguntzak, garraiorako laguntzak (DBHko 2. zikloko ikastetxe publikoetako eta HHI-EPAko ikasleentzat) eta haur eskolako familia ugari edo bi senideren matrikuletarako laguntzak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!