Julen Lizeagak aipamen berezia jasoko du bihar, Sagar Uzta festan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 28a, 02:00

Julen Lizeaga astigartarra izango da aurten protagonista nagusienetako bat Sagar Uzta Festaren 19garren edizioan. Sagardotarako sagarraren alde egindako lanagatik aipamen berezia egingo zaio bihar topa herrikoia 13:00etan egin baino zerbait lehenago. Aurtengo festaren berrikuntza nabariena da Lizeagari egingo zaion omenaldia. 

Sagar Bira mendi buel­tarekin,  gaur, Santiomendiko Sa­­gardo Bidean zehar ekingo zaie ospakizunei. Eta eki­tal­dia­ren ospakizun nagu­sia bihar izango da. Unean bertan egin­dako 2019 uz­tako lehen muz­tioa das­ta­tzeko aukera izango da, baita sagar­dogileen aurreneko muz­­tio­az gozatzeko au­kera ere. Argazki Rally Digitala, sagar mermelada tailerra, eta muztioaren elaborazioan parte hartuko dute familiek goizean zehar eta arra­tsal­dean amaituko da jaia Euskal He­rriko aizkolari Gaz­teen txa­pel­ketarekin eta afizio­na­tuen pe­lota parti­dua­rekin. Astigartarrak ariko dira bertan jokoan. 

SAGAR UZTA FESTA

IRAILAK 28, gaur

09:30, Sagar Bira: Santiomendiko Sagardo Bidean zehar mendi buelta, familian.

12:30, Dastatze gidatuak tabernaz taberna Mikel Garaizabalekin.

20:00, Euskal Herriko V. Sagardo Txa­­pelketa Herrikoiaren finala, Ergobin.

IRAILAK 29, bihar

Sagarraren Jaia, Foru Plazan

09:30, Txirrisklako txistularien diana.

10:30-12:00, XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea, plazan.

11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagar mermelada tailerra; sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo eta muztio dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta; eta trikitilariak herrian zehar.

11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea, eta zanpatzea, bertaratutako familien laguntzarekin.

12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.

13:00, Txalaparta, eta 2019 uztako lehen muztioaren topa herrikoia. Julen Lizeagari aipamen berezia

14:30, Herri bazkaria.

16:30, Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa.

17:15, Afizionatuen pelota partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!