Ertzain-etxearen 30garren urteurrena, herritarrengana irekitzen

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 27a, 02:00

Hernaniko ertzain-etxea ireki zenetik 30 urte bete direla ospatzeko, asteazkenean bertan izan zen Iñigo Urkullu lehendakaria, Estefanía Beltrán de Heredia segurtasuneko sailburuak lagunduta. Besteak beste, omenaldia egin zieten 30 urte hauetan segidan bertan lanean aritu diren zazpi ertzainei, eta era berean, gogoan izan zituzten zerbitzua ematen hildako bi ertzain ere: Iñaki Totorika, ETAren atentatu batean hila, eta Álvaro García, kotxe istripuan hila. Urkulluk aipatu zuen ertzaintza «ezinbestekoa» dela, «Euskadiren egonkortasun, bizikidetza eta garapenerako». Bestalde, ertzain etxea berritzeko mar­txan jarriko diren lanen berri ere izan zuten. Oztopo-arkitektonikoak kenduko dira, «herritarrei gerturatzeko» asmoz. Egun, 136 gizonek eta 34 emakumek egiten dute lan Hernaniko ertzain-etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!