Hernaniko Aire Garbia taldeak egindako deialdiari jarraituta, talde bat elkartu zen asteartean Biterin, klima aldaketaren inguruan egiten ari diren ekintzen artean, hainbat mezurekin kartelak egin eta herrian zehar jartzeko.
Gaurko, berriz, Friday For Future mugimenduarekin bat egiteko deia egin du Hernaniko Aire Garbiak, eta beraz, «klimaren aldeko nazioarteko greba» kontuan hartzeko. Horrela, Euskal Herrian zehar antolatzen ari diren ekitaldien artean, Donostian egin diren bi deialditan parte hartzeko gonbidapena luzatu du. Bule?barren elkartuko dira 12:00etan, eta Alderdi Ederren, 18:00etan.