Errefusaren kudeaketa hobetzeko, emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 27a, 02:00

GAUR arratsaldeko 18:00etan, Tilo­setan, hondakinei buruzko informazioa helarazteaz gai­n, karakterizazio publiko bat egingo da, errefusaren kudeaketa ho­be­tzeko gomendioak emateko. Udalak antolatutako kanpaina bat da.

Karakterizazio honetan, hondakin poltsa batzuk hartuko dira eta gaizki sailkatuta daudenak antzemango dira. Horrela, «ikusten da zenbat hondakin botatzen den errefusara, errefusa izan gabe». Enpresa aditu batek antolatu du karakterizazio hau eta ekitaldian bertan, azalpenak emango dituzte. 

«Ikusten da zenbat hondakin botatzen den errefusara, errefusa izan gabe»

Ekintza honez gain, zaborrak biltzeko minipuntuetan kartelak jarriko dira, hondakinen inguruko informazio praktikoarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!