Datorren ikasturterako emakumeen Etxea, prest!

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 27a, 02:00

Jadanik hasiak daude Gabriel Zelaia eraikinean egongo den Ema­kume­en Etxearen o­brak,  eta bost hilabetetan bukatzea aurreikusten dute. Behin lana amaitzean, eraikinaren ba­rru­aldea hornitu eta antolatuko da. Dena zuzen badoa, datorren ikasturterako zerbi­tzu guztiak bertatik eskain­tzea espero dute.

Eraikinaren birgaitze pro­iek­tuak zenbait berezitasun ditu,  energia eraginkortasu­na­­ren inguruan ezartzen di­ren irizpideak bete behar ditu­en erainika izan behar baitu; «ia ezer kontsumitzen ez duen eraikina» izan behar du. 

Emakumeen Etxeak, emakumearen inguruan Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak eta herrian feminismoarekin eta kultur aniztasunarekin loturtako mugimenduak har­­tu­­ko ditu bere baitan. 

Kanpoaldeko gunea ere bai

Bi solairuko eraikina izango da, eta gainera, kanpoaldeko es­pazioa ere egokituko da, egungo Ga­bri­el Zelaia tokiko garapena eta enplegu gunearekin lotzeko asmotan. 

Beraz, obrak martxan dira eta lanak bukatuta daudenean, ikasturte berrirako nahi adina zerbitzu eskainiko dira, Gabriel Zelaian dagoen Ema­ku­meen Etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!