Hiru partidu jokatuko dituzte gaur Hernanin, 20:00etan, etxeko palista eta pelotariek. Exposito eta Lizeagak, eskuz binaka, Soraluzeko Murua eta Balerdi izango dituzte aurrez aurre. Palan, nesken 1 eta 2 mailetako partidu bana jokatuko da, Su-Berriren kontra eta elkarren kontra. Goizuetako frontoian, berriz, 19:00etan ariko dira, umeen mailan, Axel Salaberria, Aurrerako Dorronsororen aurka, eta haurretan, Oihan Legarreta, Larraungo Navarroren aurka.