Batzar irekia eta jantokia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 27a, 02:00

Ikasturte berriko antolaketaren berri emateko batzar irekia deitu du Kontrakantxa gaztetxeak gaur, 19:00etan. Ondoren, 21:00etan, jantoki soziala irekiko da, «borroka komunitatea indartu eta elkartasunean oinarritutako harreman eredu berrietan sakontzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!