ETZI Amherren 15garren urteurrena dela eta, Jaialdi gastronomikoa antolatu dute, eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:00ak arte iraungo duena, hain zuzen.
Urtero ospatzen den jaialdi honen helburua, bertako eta kanpotik etorritako pertsonen arteko ezagutza eta elkar-bizitza hobetzea da.
Igandean, 20 kultura ezberdinetako jendea bilduko da Atsegindegin, eta herrialde ezberdin hauetako jakiak eta edariak dastatzeaz gain, musika entzuteko aukera paregabea egongo da, hala nola, afrikarrak, hego amerikarrak, ertamerikarrak, asiarrak. Eta Euskal Herrikoak ez dira faltako.
Bertaratutakoei eskakizuna, eta laguntzaileei eskerrak
Jaialdi gastronomikora hurbiltzen den orori, zaborra murriztea eskatzen da, platerak, sardeskak, koilarak eta edalontziak etxetik ekartzea gomendatzen dute antolatzaileek.
Amherreko kideek, jaialdi hau antolatzeko jaso duten laguntza eskertu nahi izan dute, hala nola, Gaztebizilagunak, Afrikaren aldeko aniztasuna, Kontrakantxa gaztetxea, Urumea Herri Gunea, Gizalde, Gipuzkoako Sos Arrazakeria, Santa Barbara Elkartea, Eroski Centerm Eroski City, Pas Esuko Koner Kebab, Hernaniko Kronika, eta beste hainbat taldei.