Hiru egunez festa giroa nagusi, Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 27a, 02:00

Gaur hasiko dira Lizea­gako festak, eta igandean ama­i­tuko dira, gaueko 20:00e­tan. Gaur arratsaldeko 17:30e­tan txupi­na­­zoarekin hasi­­e­ra eman ostean, haurren xake txa­pel­keta egingo da. Jarraian, gaz­teentzako aur­pegi margoketa eta puz­garri­ak egongo dira eta amai­tzean, marrazki lehiake­tarako mate­ria­la banatuko da. Lehiaketa gaia, ?auzoa? da. 

Gaueko 22:00etan tute- txa­­pel­keta antolatu da Aitan-Etxe­ tabernan eta gaurko egu­nari amaiera emateko, 23:30etan poker txapelketa egingo da, Pacheco tabernan.


Bihar jarraipena, festak 

Bihar, eguna etxeko txikiek hasiko dute, jolasekin. 

Eguer­dian, Herri bazkaria 14:30e­­­tan izango da, eta gaue­an ere afari ederraz goza­tzeko aukera izan­­go dute, auzo­tarrek. Igandean ere, ekintza gehiago izango da. 


GAUR, irailak 27

17:30 Txupinazoa. Haurren xake-txapelketa.

18:00 Aurpegi-margoketa eta puzgarriak.

19:00 Marrazki-lehiaketarako materialaren banaketa (gaia: auzoa).

22:00 Tute-txapelketa Aitan-Etxen.

23:30 Poker-txapelketa Pachecon.


BIHAR, irailak 28

10:00 Umeentzako jolasak.

11:30 Marrazkien bilketa lehiaketarako eta umeentzako hamaiketakoa.

12:00 Buruhandiak eta Gautxori txaranga.

14:30 Herri-bazkaria.

16:00 Barrakak umeentzat dohainik arratsaldeko bostak arte.

17:30 Bingoa.

19:00 Musika karroza.

21:00 Kuadrillen afaria.

22:30 Musika Djen eskutik.


ETZI, irailak 29

10:30 Omenaldia adinekoei Sandiusterrin.

11:30 Tortillak emateko ordu-muga lehiaketan parte hartzeko.

12:30 Sagardo-dastaketa eta trikitixa, eta toka eta bote txapelketak.

16:00 Mus-txapelketa Lizeaga tabernan.

20:00 Jaien bukaera


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!