Paisaiak izozteko eguna, igandekoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 26a, 02:00

ARGAZKIAK ateratzeko zaletasuna duen, edornork har dezake parte, igandean ospatuko den Foto Forum ekitaldian. Hernaniko argazki digitalen XVIII. Rallya izango da. 


Izen ematea, egunean bertan 

Parte hartu nahi dutenek, egunean bertan eman beharko dute izena, goizeko 09:00e­ta­tik 10:00etara bitartean, Her­naniko udaletxeko arkupe txikian. Izena ematen dutenek, kontrolerako argazki bat eta autorretratu bat egin beharko dute. 

Lehia­ketan par­te hartzeko prezioa 10 eu­rokoa da, eta 14 urte baino gutxiagokoentzat doakoa iza­n­go da. 

Gaia eta baldintzak

Gaien berri rallyaren hasieran emango da, eta 09:00etatik 14:00ak arte iraungo du lehikaetak. 

Argazkiak emailez bidaliko dira urriaren 2a baino le­hen, helbide elektroniko ho­ne­tara: herna­ni.rally@gma­il.com.


Irabazleentzat, sariak

Helduen mailan, lau sari emango dira: bilduma onenari, 190 euro eta trofeoa; bigarrenari, 150 euro eta trofeoa; hernaniar batek egindako bilduma onenari, 125 euro eta trofeoa; eta azkenik, Rallyko argazki onenari, 125 euro eta trofeoa. Haurrei beste sari ba­tzuk emango zaizkie; arga­z­ki kamera digitalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!