«Hitza ikuspegi ezberdinetatik landuz» emango diote hasiera gaur, Hitz-Andana egitasmoarekin, udazkenerako prestatu duten «luxuzko kultur programazioari». Hala aurkeztu zuten asteartean, Koro Etxeberria kultur zinegotziak, Agurtzane Aizpuru kultur teknikariak eta Rakel Gonzalez liburutegiko arduradunak. Izan ere, «punta-puntako sortzaileak izango ditugu Hernanin», nabarmendu zuten.
Horien artean daude, musikarietan, Alos Quartet taldea, Lau disko berria aurkeztuko duena, Iñigo Egia perkusionistarekin; edota Olatz Zugasti hernaniarra, Orion zuzenean diskoa estreinatuko duena etxean. Bost haur antzerki ere izango dira, adin tarte eta diziplina ezberdinetakoak, magia edota xaboi burbuilekin, Lau urtaroak: zer ziren eta zer dira! lanak borobilduko duena, «familia osoarentzat, montaje haundia eta zuzeneko musikarekin». Ez da faltako hiru saioko antzerki zikloa ere, azaroan.
Eta Kukai dantza taldeak ekarriko du udazkeneko Nahasteka: Gauekoak. Jon Mayak sortua bere barne hausnarketa batetik, bera izango da dantzari bakarra, Arkaitz Miner eta Xabi Bandini musikariekin.
«Ez galtzeko moduko programazioa», adierazi zuten.
HITZ-ANDANA
Gaur, Bertsoaren harria. Txirrita. Koldo Izagirreren hitzaldia eta Maialen Lujanbio eta Alaia Martinekin bertso saioa, 20:00etan Biterin. Gonbidapenak udal liburutegian.
Urriak 2, Manez eta kobreak kalejira, Ainara Ortegak gidatuta. 19:30etan Biteritik abiatuta.
Urriak 3, Maite Arreseren ipuin kontaketa, 17:30etan Biterin. 5 urtetik gorakoentzat. Gonbidapenak liburutegian.
Urriak 3, Martuteneko kartzelan, irakurraldi dramatizatua, 20:00etan Biterin. Bernardo Atxaga kontalari eta Jose Kruz Gurrutxaga antzezle. Gonbidapenak udal liburutegian.
Urriak 2, Manez eta kobreak kalejira, Ainara Ortegak gidatuta. 19:30etan Biteritik abiatuta.
Urriak 4, Amor oscuro antzezlana, gaztelaniaz. 20:00etan Milagrosan.
Urriak 5, Fabrika kale-irakurraldia, Kale-literatura taldearekin. 16:30etan, Urbieta kaleko 5etik abiatuta.
LITERATURA MINTEGIA
Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik. Kattalin Minerrekin, 19:00etan udal liburutegian.
Urriak 15, Jenis Joplin, Uxue Alberdi.
Azaroak 12, Amek ez dute, Katixa Agirre.
Abenduak 17, Odol mamituak, Alaine Agirre.
LITERATUR SOLASALDIAK
Urriak 9, Las bellas extranjeras, Mircea Cartarescu. Amaia Garciak gidatuta, 19:00etan udal liburutegian.
Urriak 22, Emakume bat, Annie Enaux. Ane Mayozek gidatuta, 19:30etan udal liburutegian.
Urriak 29, Komikietaz solasean: Zigorgabeko loria. Donostia 1813, Josean Olabe. Alai Zubimendik gidatuta, 20:00etan udal liburutegian.
Azaroak 13, Nada, Carmen Lafort. Amaia Garciak gidatuta, 19:30etan udal liburutegian.
Azaroak 19, Alkasoroko benta, Mikel Taberna. Ane Mayozek gidatuta, 19:30etan udal liburutegian.
Abenduak 10, Ospa, Juan Luis Zabala. Ane Mayozek gidatuta, 19:30etan udal liburutegian.
Abenduak 11, El desierto de los tártaros, Dino Buzzati. Amaia Garciak gidatuta, 19:30etan udal liburutegian.
IPUIN KONTAKETAK
Biterin, 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).
Irailak 30, Ixabel Agirresarobe.
Urriak 16, Pello Añorga.
Urriak 30, Lur Korta.
Azaroak 12, Pello Añorga.
Azaroak 26, Lur Korta.
Abenduak 10, Maite Franko.
MUSIKA
Urriak 4-5, Albokarien Topaketa.
Urriak 17, Alos Quartet. 20:00etan Biterin. Sarrerak 7,5 euroan.
Urriak 24, Entsaio pedagogiko irekia, Hernaniko Musika Bandarekin. 20:00etan Milagrosan
Azaroak 11, Musikalean kale buelta, Hernani Musika Eskolako ikasleekin.
Azaroak 16, Santa Zeziliako kontzertua, Hernaniko Musika Bandak. 17:30etan udaletxeko arkupeetan.
Azaroak 22, Santa Zeziliako kontzertua, Hernani Musika Eskolak. Biterin.
Abenduak 5, Olatz Zugasti. 20:00etan Biterin. Sarrerak 7,5 euroan.
Abenduak 21, Eguberriko kontzertua, Hernaniko Musika Bandak. 20:00etan San Joan Bataiatzailea elizan.
Abenduak 23, Hernani Musika Eskolako Olentzeroa, Kaxkoan zehar.
Abenduak 24, Olentzaro zortzikoaren erronda, Hernaniko Musika Bandak. 20:00etan, Kaxkoan zehar.
NAHASTEKAK
Abenduak 19, Gauekoak, Kukai dantza taldea. Testurik gabea. 20:00etan Biterin. Sarrerak 7,5 euroan.
HAUR ANTZERKIA
Urriak 12, Hai, la pescadora de sueños, Giramagic konpainia. 12:00etan Biterin. 3 urtetik gorakoentzat. 3 euro.
Azaroak 9, Ehuna, Dantzaz & Teatro Paraíso. 11:00etan eta 12:30etan Biterin. 1-5 urtekoentzat. 3 euro.
Azaroak 23, Etxerik txikiena, Yarleku Teatro. 12:00etan Biterin. 6 urtetik gorakoentzat. 3 euro.
Abenduak 27, Burbuilak, 7 Burbujas konpainia. 18:00etan Biterin. 3 urtetik gorakoentzat. 3 euro.
Urtarrilak 2, Lau urtaroak: zer ziren eta zer dira!, Prod. Cheymoche. 18:00etan Biterin. 6 urtetik gorakoentzat. 3 euro.
ANTZERKI ZIKLOA
Azaroak 12, Zaldi urdina, Artedrama, Axut! eta Dejabu Panpin Laborategia. 20:00etan Biterin. 7,5 euro.
Azaroak 13, Utzi mezua seinalearen ondoren, Tanttaka Teatroa. 20:00etan Biterin. 7,5 euro.
Azaroak 14, Elisa y Marcela, A Panadería. 20:00etan Biterin. 7,5 euro.
BITERIKO ERAKUSKETAK
Etzi arte, Filatelia erakusketa.
Urriak 2-16, Argazki panelak: Memoria herriari zabaldu.
Azaroak 6-19, Foto Forum.
Azaroak 22-Abenduak 10, Pintura, Lorentxa Beyrie.
Abenduak 16-Urtarrilak 6, Pintura: Sagarlore. Peio Villalba. Willy Roaren argazkiekin.