«Gizabanako bakoitzaren osasu­naz gain, osasun komunitario bat ere badago»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Zertan datza zuen proiektua eta zein beharretik sortu zen?

Hernani eta Astigarragako Osa­sun Zentroetan Familia eta Komunitate Arretako Espezi­a­li­tatea gauzatzen ari diren 5 me­diku gazte gara.

Kontsultan sortzen diren per­­tsona bakoitzaren eskaerei erantzuteaz gain, populazio­a­ren osasun beharrei erantzu­tea funtsezkoa dela uste dugu. Hori horrela izanik, egun Her­nani osasuntsuago bat sortzeko pro­­iek­tuaren inguru­an lane­an dihardugu, Hernan­i­ko Uda­la, Osa­sun Publikoa eta Osa­ki­de­tza.


Eta orduan zein da egiten duzuen lana eta zein izan da zuen ibilbidea?

Osasun aktibo bat komu­ni­ta­te­ko baliabide bat da, pertso­nen on­gizatea areagotzen la­gundu de­zakeena. Ttapa-ttapa Herna­ni­­ko osasun aktibo baten adi­bide gar­bia da, aste­azkenero goi­zeko ha­mai­ketan ibilaldi bat egiten du­ten taldea, hain zuzen ere.

Proiektuak urrats desber­di­nak ditu eta egun lehenengoan ari gara lanean, osasunerako ak­tiboak eta komunitatearen in­dar-guneak identifikatu eta eza­gutzen ari gara. Informazio honekin,  Hernaniko osasun ak­­­­ti­­boen mapa bat sortu nahi­ko genuke, baliabide des­ber­di­nak non dauden adie­ra­zi­ko du­en mapa, hain zuzen ere.


Nola ulertzen duzue zuek osasuna? 

Gizabanako bakoitzaren osasu­naz gain, osasun komunitario bat ere badago, jendea bizi den inguru soziala kontutan har­tzen duena. Osasun komun­i­ta­rio hau hainbat eragileren men­pe dago; besteak beste ikas­­tetxe, gizarte-zerbitzu, ki­rol­-zerbitzu eta osasun-zen­truak.


Eta nola lotzen duzue hau Tratu Onekin?

Hernaniko osasun aktibo de­s­ber­dinak identifikatuz eta ma­pan argitaratuz bueltatu nahi diogu informazioa herriari. Alde batetik, identifikazioa egi­te­­an, herriarentzat garran­tzi­tsuak diren osasun aktiboak identifikatzeaz gain, beharrak egon daitezkeen ere begiratu nahi da; bestetik, mapa eratu­ta­koan, Hernaniko herritarrek edota Osakidetzako zein beste erakundeetako profesionalek aktibo hauen sustapena egiteko aukera izango genuke. 

Azken batean, komuni­ta­te­an dauzkagun baliabideak era­bili eta indartuz, osasun ko­mu­nitarioa sustatzea espero da.


Herrian daukaguna baloratze aldera, eta osasunari dagokionez, zeintzuk dira egun dauden praktika onak?

Deigarriena egin zaigu zenbat aktibitate egiten diren herrian elkarte desberdinek antolatuta, gainera, elkarte hauen arteko lankidetzaren fruitu diren bali­abideak ere ugariak dira. Elkar­te­ez gain, azpimarra­tzekoak dira aire zabaleko jarduerak ahal­bidetzen dituz­ten inguru berdeak eta udale­rriko interes gune ezberdinen eskura­ga­rritasuna, besteak beste.


Jarraituz, zer indartu beharko genuke Hernani mailan? 

Dagoeneko komunitatean ditu­gun baliabideei oihartzuna ema­tea eta eragile desberdinen arteko harremana indartzea funtsezkoa iruditzen zaigu.


Bukatzeko, nola irudikatzen duzue denontzako ona izango den Tratu Onen Herria?

Askotan, behar duguna gure inguruan topa dezakegu. Beraz, tokiko osasunerako baliabide eta aktibo lokalak indartuz eta dinamizatuz, Hernani osasun­tsuago bat bultzatu nahi dugu. 

Elkarte baten parte bazara, komunitateko osasuna hobe­tzeko aktibitaterik bultzatzen baduzu edota proiektuari buruz informazio gehiago nahi badu­zu, jarri gurekin kontaktuan eta lagundu Hernaniko mapan zure oinatza utziz. Bidali mezua kirola@hernani.eus-era. 


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!