'Hitz Andana' jaialdia, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 25a, 02:00

Hernaniko liburutegiak hirugarrenez antolatu du Hitz Andana hitzaren inguruko jaialdia. Bihar hasiko da Bertsoaren harria. Txirrita hitzaldia eta bertso-saioarekin. Koldo Izagirreren liburuan oinarrituta dago, eta Maialen Lujanbio eta Alaia Martin izango dira bertsotan arituko direnak. 20:00etan izango da, Biterin. Debalde da, baina gonbidapenak liburutegian jaso daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!