Beste lau bertsolari, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 25a, 02:00

Gipuzkoako Bertsolari Txa­pelketako hurrengo final-zor­­­tzirenak  Zu­marraga-Urr­e­txun eta El­goib­arren izango di­­ra, et­a Be­rt­s­­o E­­s­­­­­­­k­o­­­­­­lan ibi­litako lau bertsolari izango dira bertan. 

La­runbatean arratsaldeko 17:00etan hasita, Zu­marraga-Urretxuko Zelai Ari­zti Aretoan arituko dira Eli Pagola Apeze­txea eta Iker Ormazabal Oje­da. 

Igandean ordu be­rean, El­goi­barko Herri An­tzokiko ohol­tza gainera  igoko dira Eñaut Martikorena Lizaso eta Unai Gaztelumendi Arandia. 

Bi saioetako irabazleak zu­zenean sailkatuko dira final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek  puntu­a­zioaren ara­­­bera izango dute sa­il­kapen horretan egoteko au­kera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!