Sagarrak gozotasuna hartuko du igandean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 25a, 02:00

«Sagarraren heldutasuna pix­­ka bat atzeratuago dator» esan zuen Felix San Sebastián Fruitel Elkarteko lehenda­ka­riak  eta «sagar urtea ere ba­da» nabarmendu zuen atzo, Fo­ru plazan, sagardo saga­rra­ren heldutasunaren eta 19ga­rren Sagar Uztaren aur­kez­­pe­nean. Hori dela eta, «sa­gasti askotan adar eta enborra asko hautsi dira eta saga­rraren neurria txikiagoa da. Lehe­nen­go datuen arabera, oro­korrean, sagar ederra dago. Aurreko ur­tearekin aldera­tuta, azukre gu­txixeago dakar sagarrak oro­korrean, nahiz eta datu ho­ri zerbait aldatuko den azken egun hauetan».

Eta dudarik gabe, gozo­tasuna irabazten lagunduko du bihartik hasiko den Sagar Uztaren festak. Xabier Urdan­garin alkateak aurkeztu zuen eta berarekin batera Antton Arkak azaldu zuen egitaraua. Haiekin batera, Euskal Sagar­doa Jatorriko sa­gar­­do­gi­leak, Jokin Mariez­ku­rrenak ordez­ka­tuta, taberna­riak eta kultur taldeak egon ziren.


Julen Lizeaga sagar ekoizleari, aipamen berezia

Eki­tal­dia­ren ospakizun nagu­sia igan­dean izango da. Han, unean bertan egin­dako 2019 uz­tako lehen muz­tioa das­ta­tzeko aukera izango da, baita sagar­dogileen aurreneko muz­­tio­az gozatzeko au­kera ere. Aurten gai­nera, berri­kuntza gisa, aipa­men berezia egingo zaio Julen Lizeaga sagar ekoiz­leari sa­gar­do sagarraren alde egin­dako lanagatik. Topa egin aurretik egingo zaio.

Bi­har eman­go zaio hasiera ospakizunari, ohi­ko pintxo­po­tearekin. Saga­rra­ren erato­rri­ekin egindako pin­txoak dasta­tu ahal izango dira taberne­tan. Sagardo­e­txe­a­ko bisi­ta gida­tua egitera gon­bi­datu zaie azken urteetan he­rri­ra etorri diren herrikide berriei. 

Larun­batean helduko diote berriro, Sagar Bira mendi buel­tarekin, Santiomendiko Sa­­gardo Bidean zehar. Horre­ta­ra­ko izena eman behar da, eta baita igandean izango diren beste hiru ekintzatarako ere: Argazki Rally Digitala, sagar mermelada tailerra, eta muztioaren elaborazioa. Saga­rra­ren Jaiaren barruan egingo dituzte horiek, Foru Plazan. «Ia 60 familiak eman dute ize­na» aipatu zuen Antton Ar­kak, herriko eragile desber­dinen ordezkari bezala.

Ekintza mor­doa ere izango da igandean. Goize­an hasi eta arra­tsal­dean amaituko da jaia Euskal He­rriko aizkolari Gaz­teen txa­pel­ketarekin eta afizio­na­tuen pe­lota partidua­rekin. Bertan he­rriko semeak ariko dira le­hian: Markel Zapiain eta Axel La­rrañaga.


Sagardo lehiaketa, larunbatean Ergobin

Aurretik, Ergobiko plazan izango da zita garran­tzitsua, larunbatean: Euskal He­rriko Sagardo Txapelketa He­rri­koia­ren finala jokatuko da 12 sa­gardo onenen artean, 20:00­e­tatik aurrera. 


SAGAR UZTA FESTA


IRAILAK 26, Bihar

19:00-21:00, Pintxopotea, Astigarra­ga­ko tabernetan. Sagarraren eratorrie­kin egindako pintxoak eskainiko dira.


IRAILAK 28, larunbata

09:30, Sagar Bira: Santiomendiko Sagardo Bidean zehar mendi buelta, familian*.

20:00, Euskal Herriko V. Sagardo Txa­­pelketa Herrikoiaren finala, Ergobin.


IRAILAK 29, igandea

Sagarraren Jaia, Foru Plazan

09:30, Txirrisklako txistularien diana.

10:30-12:00, XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea, plazan*.

11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagar mermelada tailerra*; sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo eta muztio dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta; eta trikitilariak herrian zehar.

11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea, eta zanpatzea, bertaratutako familien laguntzarekin*.

12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.

13:00, Txalaparta, eta 2019 uztako lehen muztioaren topa herrikoia. Julen Lizeagari aipamen berezia

14:30, Herri bazkaria.

16:30, Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa.

17:15, Afizionatuen pelota partidua.


*Izenemateak aldez aurretik: www.sa­gardoarenlurraldea.eus, info@sagardoarenlurraldea.eus, edo 943 55 05 75

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!