Amherrek 15 urte bete ditu, eta igande honetan Jaialdi gastronomiko bat antolatu dute, urteurrena ospatzeko asmotan. Atsegindegin izango da, urtero egiten den moduan. Eta aukera paregabea egongo da betiko platerak eta zapore ezberdinetakoak dastatzeko. Jakiez gain, hainbat ikuskizun egongo dira, hala nola, Jubilatuen abesbatza, Mendebaldeko Saharako emakumeen abestiak, musika marrokiarra, eta beste hainbat ekintza gehiago.