Udal ikastaroetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 24a, 02:00

Etzi amaitzen da udal ikastaroetan izena emateko epea. Lau ikastaro daude aukeran goizutarrentzat, hala nola, Pilates, Jumpfit, Total Trainning eta eskulanak. Ordutegiak eta prezioak, honakoak dira: Pilates. Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko17:00etatik 18:00etara, dantzen lokalean. Prezioa: 245,96 euro. Jumpfit. Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, dantzen lokalean. Prezioa: 382,36 euro. Total trainning. Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 19:00etatik iluntzeko 20:00etara, dantzen lokalean. Prezioa: 245,93 euro. Eskulanak. Ostiraletan. Arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara, ikastolan, goiko bizitzan. Prezioa: 264,28 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!