Larunbatean, XXX. Mugarri bisita antolatu da. Bi ibilbide izango ditu; batetik helduena, Idoia Urdaburutik Ugaldetxora, eta bigarrena, haurrentzat, Errekaldetik Mandazubira. Helduek, larunbatean goizeko 8:00etarako egon beharko dute Gudarien plazan, eta haurrak berriz, 9:00etan Atsegindegin bilduko dira. Herriko geografiaren ezagutza eta hedapena barneratzeko, larunbatekoa egun aparta izango da.