Markel Lizeagak txapela, Gipuzkoarekin Galdakaon

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 24a, 02:00

Hernaniko pelotariek irabazi dute denboraldiko berriko lehenengo txapela. Markel Lizeaga Dendari elkartearen txapelketako txapeldun geratu da Gi­puz­koa ordezkatuz. Galdakaon jokatu zen txapelketa lehenengo aldiz eta bertan Gipuzkoa, Na­farroa, Araba eta Bizkaia lehiatu ziren. Her­na­niarrak bi­na­ka jokatu zuen Tarta­lo­etxeko Azketarekin batera. Selekzio ki­de izan zituzten Julen Alberdi (Gaz­teleku) eta Io­ritz Egiguren (Zazpi Itu­rri).

Finalerdian Nafarroako Iri­arte-Arbizu garaitu zituzten 22 eta 4 eta gero fi­nalean bizkaitarrak zituzten aur­kari. Azketa eta Lizeaga na­gusi izan ziren partidu erabakiorrenean eta 22-7ko emai­tza­rekin txapelak Gipuzkoara ekarri zituzten. 


Zortzitik zortzi garaipen 

CD. Hernaniko bikoteek hamaika garaipen eta porrot bakarra izan dituzte asteburuan. Gipuz­koako Txapelketan zortzi partidu jokatu eta zortziak irabazi ziren. Garaipenetan azpimarragarriak izan ziren kadete bigarren mailan Deskarga-Ale­griak, jubenil bigarren mailan Mujika eta Insausti II.ak eta hi­ru­­garren mailako seniorrek Altuna eta Zugastik lortu zituztenak. Hiru bikoteek galdu gabe jarraitzen dute. 

Kadeteetan Arluziaga-Etxa­rrik eta Arabaolaza-Manterolak garaipen erosoak lortu zituzten Gazteleku eta Gure Txeruren kontra. Jubeniletan Apaolaza eta Lasak ere irabazi egin zuten lan gehiagorekin, 22-16 eta nagusietan; Salaberria-Insa­us­tik eta Arrieta-Labakak, Gazte­le­ku eta Behar Zana menderatu zituzten 22-12 eta 22-8.

Txapelketa pribatuetan lau partidu jokatu ziren; aurretik aipatutako Galdakaokoa, Gar­tzaron eta bi Lizarran. Azken honetan Jon Jarak 18-3 irabazi zuen Bortziriakeko pelotariaren aurka eta Manex Martinek ezin izan zuen gainditu Txarutakoa. Gartzaron Xabier Salaberriak 22-7 gainditu zuen Oiarpeko ordezkaria. 


Mundarroko peloriek denak irabazi

Mundarrontzako pasa den astea bikaina izan da. Kade­teetan Aner Urdangarin eta Asier Saralegik 22-7 garaitu zi­tuzten Intzako pelotari lasartearrak. Nagusietan Harri Loidi eta Jokin Santxezek 22-14 irabazi zuten Inxurreren kontra eta jubeniletan Lizeaga anaiek 22-7 nagusitu ziren Aretxabaletaren kontra. 

Bi anaiak elkarren aurka aritu ziren San Migueleko Torneoan, Oñatin, eta Naldaiz eta Eñaut Lizeaga finalera sailkatu dira Ekain Lizeaga eta Telleria 22-17 gaindituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!