Donostia Kayak Euskadiko txapeldun, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 24a, 02:00

Donostia Kayak izan da aurten Euskadiko Kayak Polo txapelketako txapeldun. Azke­nen­go zortzi urtetan Astigarragako igerilekuan antolatzen da Eus­kadiko Txapelketa eta  aurtengo edizioan hiru taldek hartu zu­ten parte bertan, larunbata goi­ze­an; Atlético San Sebastián, Pa­saia Kayak 2005 K.K eta Donostia Kayak K.E.. 

Azken bi talde hauek jokatu zuten finala eta bertan donostiarrak nagusitu ziren 2-7. 

Aurretik ligaxka antolatu zen eta lehenengo partiduan Pa­saiak 1-9 irabazi zion Atlé­ticori. Bigarren partiduan gero finalistak izan zirenak aritu ziren elkarren aurka eta Do­nostiak 0-4 gainditu zuen Pa­saia. Ligaxka ixten zuen partiduan Donostiak 8-2 lortu zuen garaipena eta finalera sailaktu zen Pasaiaren kontra. Finalean berriz ere nagusitu ziren donostiarrak urrezko dominak irabaziz. Azkenengo urteetan klubak eta taldeak gutxitu egin dira eta jendea animatu nahi da espezialitate ikusgarri honetan parte hartzera.


Bost jokalari taldeko

2012az geroztik, Astigarragako Udalaren laguntzari esker eta instalakuntzen ezaugarri eta egoera onari esker, txapelketa antolatzeko aukera egon da.

Zazpi minututako bi denborek osatuko dute partidua. Kayak poloan, bost jokalariz osaturiko bi taldek parte har­tzen dute. Helburua, besteen zelaian, bi metroko altueran kokaturik dagoen atean baloia sartzea da. Arau bereziz osatutako jokoa da, oso joko erakargarri eta bizkorra. Baloia duen jokalaria irauli dezake aurkariak, baina atezaina ezin da ikutu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!