Musikaterapia tailerraren berri emango dute gaur Kaxko Elkarteko kideek, ekimen honek dituen helburuak azalduz eta herriko jendea ekintza kulturaletan parte hartzera gonbidatuz, besteak beste. Goiz Eguzkin izango da bilera, 18:30etan.
Bestalde, Hernaniko Udalak eta Kaxko Elkarteak elkarlanean ?Soinu Magikoak? musikako estimulazio goiztiarreko tailerrak antolatu dituzte, 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Urriaren 1ean hasiko dira eta astearteetan izango da 10:45etatik 11:45ak bitarte Biteri Kultur Etxean. Izen-ematea oraindik ere zabalik dago hemen: donostia@musikanaiz.com.
?La Paz y Otras Lunas? antzerkia, Hernanin
Ezezagunok Antzerki Elkarteak Aristófanesen La Paz komediaren moldaketa bat dakar Hernanira Miren Etxeberria, Ane Pérez eta Luisma Moreno zuzendarien eskutik. Obra hau antzerkigile hauen seigarren muntaia izango da, eta hau ikusteko aukera izango da irailaren 28an Biteri Kultur Etxean, iluntzeko 20:00etan eta sarrerak bertan daude salgai hiru euroan.