Txupinazoarekin batera emango zaie hasiera ostiralean 2019ko Lizeagako jaiei. Aurreko urteetan bezala 17:30etan emango zaio su txupinazoko suziriari eta jarraian haurren xake-txapelketa izango da, parte hartzen duten guztientzat sari eta opariekin.
Adin tarte guztietarako ekintzak antolatzeaz arduratu da Gibelalde Lizeagako Auzo Elkartea, eta hortaz festa giro paregabea izango da auzoan.
Larunbateko herri-bazkarirako eta Kuadrillen afariko tiketak salgai daude Lizeaga, Aitan-etxe, Pacheco eta Bodega tabernetan. Herri-bazkarikoak 12 euroan eta Kuadrillen afarikoak 8 euroan eros daitezke.
LIZEAGAKO JAIAK -Irailaren 27tik 29ra
EGITARAUA
OSTIRALEAN, irailak 27
17:30 Txupinazoa eta Haurren Xake-txapelketa
18:00 Aurpegi-margoketa eta puzgarriak
19:00 Marrazki-lehiaketarako materialaren banaketa (gaia: auzoa)
22:00 Tute-txapelketa Aitan-Etxe tabernan
23:30 Poker-txapelketa Pacheco tabernan
LARUNBATEAN, irailak 28
10:00 Umeentzako jolasak
11:30 Marrazkien bilketa lehiaketarako eta umeentzako hamaiketakoa
12:00 Buruhandiak eta ?Gautxori? txaranga
14:30 Herri-bazkaria
16:00 Barrakak umeentzat dohainik arratsaldeko bostak arte
17:30 Bingoa
19:00 Musika karroza
21:00 Kuadrillen afaria
22:30 Musika Djen eskutik
IGANDEAN, irailak 29
10:30 Omenaldia adinekoei Sandiusterrin
11:30 Tortillak emateko ordu-muga lehiaketan parte hartzeko
12:30 Sagardo-dastaketa eta trikitixa. Toka- eta bote-txapelketak
16:00 Mus-txapelketa Lizeaga tabernan
20:00 Jaien bukaera