28 txirrindulari eta dozenaka 'ese', Santiomendin gora

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 24a, 02:00

ARGAZKIAK - Santio Igoera 2019

Giro ederrean jokatu zuten, larunbat arratsaldean, Santio Igo­eraren bigarren edizioa ere. Haur zein heldu, txirrindulari asko ibili ziren, herrian barrena ziztu-bizian eta aldapa gora halamoduz.

Ez baita nolanahikoa, San­tio­mendiko ermitara doan igo­era. Haurren txanda izan zen aurrena, eta haiek helmuga Ipintza sa­gardotegian izanda ere, ez ziren libratu kiroldegiko aldapa gogorraz.

Eta ondoren, helduek bai, Santiomendiko ermitaraino igo behar izan zuten. 28 txirrin­dularik hartu zuten parte, eta dozenaka ese egin zituzten, aldapa gogorrenetan oker-oker eginda, helmugara iristeko.

Mutiletan, Gonzalo Fuentes izan zen azkarrena, 10:20 den­borarekin, Iñigo Alzola (10:32) eta Kandi Fervenzaren (10:49) aurretik. Eta nesketan, eskutik iritsi ziren Nahia Alzola eta Jo­sune Peñagarikano, 15:11 den­bor­arekin. Haiek biek, Haimar Zubeldia txirrindulari profe­sio­­nal ohiarekin egin zuten igoera.

Arriagak eta Blancok, garaipen haundia Lisboan

Santio Igoeran egon ez zirenak, Mikel Arriaga eta Jon Blanco astigartarrak izan ziren. Izan ere, erronka haundia zeukaten asteburuan: Madrid-Lisboa Non Stop proba, mendiko bizikleta­rekin; 770 kilometro errele­bo­ka, gelditu gabe. Eta sekulakoa egin dute: garaipena lortu dute astigartarrek, bi txirrindulariko taldeen artean. 36 ordu baino gutxiago behar izan zuten. 


SANTIO IGOERAKO SAILKAPENA

1  Gonzalo Fuentes  10:20

2  Iñigo Alzola 10:32

3  Kandi Fervenza  10:49

4  Joseba Etxebeste  10:51

5  Ibai Alba  11:05

6  Imanol Gonzalez  11:44

7  Aitzol Arrospide  11:50

8  Eneko Gonzalez  11:57

9  Ibon Iriondo  12:47

10  Eneko Insausti  13:22

11  Iñaki Ortega  13:31

12  Iker Betelu  13:38

13  Gotzon Roka  13:42

14  Aimar Aiarza  14:08

15  Beñat Blazkez  14:16

16  Mikel Artola  14:35

17  Asier Garitaonaindia  14:57

18  Nahia Alzola  15:11

19  Josune Peñagarikano  15:11

20  Haimar Zubeldia  15:12

21  Julen Blanco  15:28

22  Jose Luis Zabala  16:07

23  Igor Rivero  16:22

24  David Martin  16:32

25  Beñat Zaldua  17:03

26  Josi San Jose  17:05

27  Martin De La Fuente  17:14

28  Mariano Santos  18:07

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!