Hezkuntza eta euskara ikasteko, laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 24a, 02:00

Azkeneko astea izango dute astigartarrek hezkuntza eta euskera arloan Astigarragako Udalak ematen dituen lagun­tzak eskatzeko. Hain zuzen, datorren astelehenean izango da azkeneko eguna, irailaren 30ean, hain zuzen.


Bost jarduera, diruz lagunduta

Hezkuntza eta euskeraren bue­ltan burutu diren bost jarduera dira diruz lagunduta daudenak. Hezkuntza arloko­ak, bi: haur eskolako erabile­ra­gatik eta DBHko eta HHI-EPAko ikasleen garraiorako.

Eta hiru euskera arloan: lehenengoa, euskera ikasteko; bigarrena,  aisialdi begirale edo zuzendari titulua atera­tzeko ikastaroa euskeraz egi­te­ko; eta hirugarrena, Udako unibertsitateko euskerazko ikas­taroetarako. 


Udaletxean, eskaera

Oinarrien berri edota eska­erak egiteko, udaletxera jo beharko da: www.astigarra­ga.­eus edo 943 33 50 50. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!