Barakaldotik puntu bat etxera, Euskal Ligan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 24a, 02:00

Ez da jardunaldi ona izan, Uru­mea bailarako futbol talde na­gusientzat. Izan ere, porrota go­gorrak jaso dituzte mutil hernaniarrek, Ohorezko Erregional mailan eta jubenilen Liga Na­zio­nalean; eta behintzat, puntu bat eskuratu dute Hernaniko nes­kek, Euskal Ligan, eta Mun­darroko mutilek, Erregional Pre­ferenteen mailan.

Neskak izan dira, lau taldeen artean, kanpoan aritu diren bakarrak. Eta puntu ona ekarri dute Barakaldotik. 1-1 berdindu zuten txuri-berdeek, La Siebeko zelaian, oraindik galdu gabe da­goen talde baten kontra; eta ho­rrela, denboraldiko aurreneko puntua eskuratu dute.

Bana berdindu zuten, Mun­darroko mutilek ere. Estreina­ko partidua zuten etxean, eta ezin izan zuten garaipenarekin hasi, Kostkas donostiarraren kontra. Berdindua izan zen partidua aurreneko zatian, baina gol au­kera nabarmenik gabe, atsedenerako minutu bakarra falta zen arte: moreek beraien aukerarik garbiena huts egin, eta segidan aurreneko gola egin zuten do­nostiarrek. Atsedenetik bueltan, ordea, berehala berdindu zuen Igorrek, astigartarrentzat. Hor­­tik aurrera, nagusi izan zi­ren mo­reak. Izan zuten aukerarik, bi­ga­rren gola egiteko ere, bai­na sari potoloagorik ezin izan zu­ten lortu, Astigarragako gazteek: aurreneko urteko lau jokalarirekin aritu zen Mundarro.


Bigarren zatian ezin, Hernaniko mutilek

Punturik lortzerik izan ez zutenak, Hernaniko mutilen bi tal­de nagusiak izan ziren. Ohorez­ko Erregionalek galdu egin zu­ten etxeko estreinako partidua, Zubipen. Berdindua izan zen aurreneko zatia, eta golik gabe iritsi ziren atsedenaldira. Baina bigarren zatia hasi eta 10 minutura, aurrea hartu zuten errenteriarrek; eta bukatzeko 10 mi­nutu falta zirenean, erabakita utzi zuten, bigarrenarekin.

Gogorragoa izan zen, Liga Na­zionaleko jubenilek jaso zu­ten porrota, Aurrera de Vitoriaren kontra. 1-5 nagusitu zitzaien tal­de gasteiztarra. 

ASTEBURUKO EMAITZAK

(N) Euskal Liga  Barakaldo 1-1 Hernanin

(M) Ohor. Erreg.  Hernani 0-2 Touring

(N) Ohor. Erreg.  Urnieta 1-1 Hernani

(M) Erreg. Pref.  Mundarro 1-1 Kostkas

(M) Erreg. Pref.  Axular 2-2 Hernani

(M) Erreg. 1go  Amara Berri 0-0 Mundarro

(M) Jub. L. Naz.  Hernani 1-5 Aurrera Vit.

(M) Jub. Ohor.  Euskalduna 3-0 Mundarro

(M) Jub. Ohor.  Mariño 2-2 Hernani

(M) Jub. 1go  Mundarro 2-0 Touring

(M) Jub. 1go  Billabona 3-2 Hernani

(N) Kad. Ohor.  Hernani 5-1 Zestoa

(M) Kad. Ohor.  Mundarro 7-0 Billabona

(M) Kad. Ohor.  Hernani 1-1 Touring

(N) Kad. 1go  Mundarro 3-0 Danena

(M) Kad. 1go  Hernani 7-1 Mundarro


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!