Ligako bigarrena ere irabazi du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 24a, 02:00

Oso hasiera ezberdina eman diote denboraldi berriari, mutilen Gipuzkoako 1go mailan, Her­nanik eta Mundarrok. Aurre­ne­koek bi partidutik biak irabazi badituzte, astigartarrek garaipe­nik lortu gabe jarraitzen dute.

Donostiako Paco Yoldi kiroldegian lortu zuen bigarren ga­raipen hori, Hernanik. Askatuak taldeari egin zion bisita, la­run­bat iluntzean, eta 52-58 nagusitu zen talde hernaniarra.

Baina ez zen lan erraza izan; are gehiago, azkeneko laurdenean eman zion buelta markagailuari, Hernanik. Izan ere, sei puntu atzetik iritsi zen, azkeneko 10 minutuetara. Berdin­du­ta hasi zen partidua, eta abantaila txikiarekin iritsi ziren her­na­ni­a­rrak, aurreneko laurdena­ren bu­kaerara (15-18) eta atsedenaldira (27-29). Baina aldageletatik bueltan, aurretik jarri eta ihes egin zuen Askatuakek, hirugarren laurdena 44-38 bukatzeraino. Azkeneko laurdenean, ordea, bikain aritu ziren hernaniarrak, eta 8-20 partzialarekin, ga­rai­pena ekarri zuten.


Hirugarren laurdenean ihes garaipenak, Mundarrori

Hirugarren laurdena izan zuen txarra, Mundarrok ere. Baina astigartarrek ezin izan zioten buelta eman, gero. Kiroldegian jokatu zuten, igande goizean, etxeko aurreneko partidua; eta 48-56 galdu zuten, Iraurgiren kontra. Talde azpeitiarra aurretik izan zen markagailuan, ha­sieratik; baina eutsi zioten astigartarrek, atsedenaldira bitarte (10-11 eta 17-20).

Hortik aurrera, baina, tartea asko haunditu zuen Iraurgik, eta 29-44 bukatu zuten hirugarren laurdena. Saiatu ziren asti­gar­ta­rrak, eta baita gerturatu ere, azkeneko laurdenean 19-12 par­tziala eginda; baina gehiegizkoa zen, pilatutako desabantaila. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!