Bertsotan hasiera, 'Hitz Andana'ri

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 24a, 02:00

Hitzaren inguruko jaialdia  egingo du Udalak hiruga­rre­nez: Hitz Andana. Ostegunean hasiko da, eta urriaren 5era arte luzatuko da. Tarte horre­tan zehar sei jarduerekin go­zatu ahal izango dute herna­niarrek.


Txirritaren bueltan, bertsotan

Bertsoaren harria. Txirrita hi­tzaldi eta bertso-saioarekin ema­ngo zaio hasiera jaialdiari ostegunean. Iluntzeko 20:00e­tan izango da, Biterin. 

Jarduera honetarako, baita beste batzuetarako ere  (ikusi beheko taula) gonbidapena eskuratu beharko da. Horre­tarako, liburutegira jo behar­ko da.

Azkeneko eguneko jardue­ra­rako, kale-irakurraldirako, aldiz, izena eman beharko da.  Liburutegian egiteaz gain, Lu­rreko dendan ere egin ahal izango da. 


EGITARAUA

- Irailak 26. Bertsoaren harria. Txirrita. Hitzaldia eta bertso saioa. Egilea: Koldo Izagirre. Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Alaia Martin. 20:00etan, Biteri kultur etxean (16 urtetik gorakoentzat). Gonbidapena behar da.

- Urriak 2. Manez eta kobreak. Kalejira. Narratzailea: Ainara Ortega. 19:00etan, irteera Biteritik (denontzat)

- Urriak 3.

    *Ipuin kontaketa. Kontalaria: Maite Arrese. 17:30etan, Biterin (3-6 urte bitartekoentzat). Gonbidapena behar da.

    *Martuteneko kartzelan. Irakurraldi dramatizatua. Egilea eta irakurlea: Bernardo Atxaga. Antzezlea: Jose Kruz Gurrutxaga. 20:00etan, Biterin (16 urtetik gorakoentzat). Gonbidapena behar da.

- Urriak 4. Amor oscuro. Sonetos antzerkia. Viridiana Centro de Producción Teatral. 20:00etan, Milagrosan (16 urtetik gorakoentzat). Gonbidapena behar da.

- Urriak 5. Fabrika kale-irakurraldia. Prosa eta poesiaren irakurketa. Kale-literatura taldea. 16:30etan, Biteritik abiatuta (denontzat). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!